" Lautanhogoi urte-eki, plantatzeko gogoa jin zitzaidan. Aukera jin zen ene tantak bere etxaldeko lanak ützi zitüenean. 2023ko ürtarrilean han plantatzea deliberatü nüan, Kintoa txerriak hartüz. Txerri espezie hori haütatü düt, ene etxalderat bereziki egokia beita : 15 hektare belardi, iratze eta oihan badütüt.
Kintoa txerriek kanpoan bizi behar düe. Ene ustez, hori da hazkuntza moldeik naturalena eta osagarriena, kabala horien ongi-izaterako
Bettan Pribat txerri-hazle xiberotar bat da, eta 2023tik goiti Arrondoa etxaldea zaintzen dü, kalitate handiko ekoizpenak sortzeko. Harakin formaküntzaz, eta hazle-familiatik jinik, bere jakitate berezia eta Xiberoako lurraldearen ontarzünak baloratzen dütü, errespetüz iraunkor den hazkuntza xede baten alde.
Zalgize Xiberoako herritxo bat da.
Maddalenaren oinetan, Basabürü eta Ühaitz ibarreko artean kokatua, hazkuntza natural baterako baldintzarik egokienak eskaintzen dü : haitz, phago eta gaztainondo oihanak, eta belar hanitx prefosta!