Üskal txerria, nahiz eta historio lüzea eta leküko baldintzetarat egokitze ezin hobea baditüela, desagertzeko arrisküan zen. Halaere, azken hogei urteetan, amalür eta ohitürak babestü nahi dütüen hazle batzuek berriz altxatü eta indar berria eman diote, errespetüzko hazkuntza molde bat eta kalitate eta zapore bakarreko haragiaren balorean emaitez.
Kintoa txerriak baldintzak-agiri zorrotz baten arabera hazten dira. Egün eta gaüaz, libreki mügitzen ahal dira. Haritz-ezküraz, gaztainaz, iratzez eta belarrez bazkatzen düe, eta amiñi bat arto ere hartzen düe. Lohia gozatzen düe, eta nahi düen ordüan sartzen dira aterbiala.
Janari natural horrek Kintoa txerriaren haragiari bere zapore berezia emaiten dio.
Haboro jakiteko: https://www.producteurs-fermiers-pays-basque.fr/eu/gure-ekoizpenak/xerrikia/
Arrondoa etxaldeak ez dü bakarrik hazkuntza tradizional baten berriz sartzea lagüntzen, bainan hori egiten dü molde iraunkor batean, bere ingüramena balorean ezarriz. Hamarkada lüzeetako moztü sistematikoen ondotik, kontrarioz gure soroetan zühaitzak berriz plantatü dütügü, Kintoa txerrier janari natüral eta osagarri bat emaiteko. Ordüan hazkuntza üngüramenareki bat eginik da.
Arrondoa sasoien zehar...